2010/05/26

Animalia erreinua

Aurkezpen hau animalien erreinua errepasatzeko pentsatuta dago eta Lur Aranburu, Aner Garai-iurrebaso eta Jonathan Hermana ikaskideekin batera egin dut.
Ondoren gainontzeko ikaskideek nahi dutenean ikus dezaten Slidesharen eskegi dugu.

Animalien erreinua errepasatzen


2010/05/25

Bidarteko haurtxoteka

Grabaketa hau, nire ikaskide Aner, Jonathan, Ugaitz eta Xabirekin batera eginda dago. Deustuko Bidarte liburutegiko haurtxotekari buruz egindako lan bat da.
Ondoren Podomatic-era igo dut nire blogean sartu ahal izateko.





Soinua entzuteaz gain argazkiak ere ikusi nahi izanez gero, klikatu Gorrotxa's Podcast jartzen duen lekuan.

Ahotsak webgunea

Ondoko hau webgune interesgarria bat da benetan:



Bertan, adindun jendea ikus dezakegu antzinako istorioak eta garai hartako bizimodua kontatzen.
Oso interesgarria da, izan ere gai asko dituzte hizpide eta gainera euskalki ezberdinak entzuteko aukera ematen du.
Bideo horien adibide batzuk:

Ikasleak irrati saio batean

Ondoko soinu grabaketa honetan, Nafarroako Ziganda ikastetxean, ikasleek beraiek egindako irrati saio bat entzun dezakegu. Lehen hezkuntzako ikasle hauek astean behin irrati saio bat grabatzen dute. Batez ere euskara lantzako egiten dute.
Grabaketaren kalitatea ez da oso ona baina esaten dutena uler daiteke.




Euskal argitalpena

Euskal argitalpen hau Calameo plataformatik hartuta dago eta Maider eta Silvia izeneko bi emakumek argitaratua dago. Bertan, euskararen historioa adierazten da. Oso lan interesgarria da.




2010/05/24

Zamzar programa erabiltzeko tutoriala

Sarrera honetan, nire ikaskide den Aner Garai-iurrebaso ikaskidearekin batera egindako Zamzar programari buruzko tutoriala jarri dut.
Programa honen bitartez artxiboen formatuak aldatu daitezke eta tutorial hau jarraituz programa nola erabili jakingo duzu.




Hemen behean, Zamzar tutoriala jartzen duen estekan klikatuz gero bideoa tamaina handian ikus daiteke.

euskaltube.com bideoak Izenburua: Zamzar tutoriala Erabiltzailea: Gorrotxa

2010/05/21

Grabaketa bizkaieraz

Sarrera honekin, bizkaierak euskerearen erabileran dekon garrantzia adierazi gure dot. Horretarako "bizkaiera" ikasgaiean in nauen grabaketa bat euskaltuben eskegi dot eta ondoren nire blogean sartu dot. Bertan nire ama eta nire iziko agertan dire lenauko bizimoduez berba iten.



euskaltube.com audioak | Izenburua: Bizakaiera | Erabiltzailea: Gorrotxa



Euskararen aldeko abestiak

Sarrera honetan euskararen aldeko abesti pare bat jarri ditut; alde batetik Oskorrik eta Xabier Amurizak abestutako Euskal Herrian euskaraz abestia eta bestalde 60ko hamarkadan Urko abeslariak abestutako Guk euskaraz, zuk zergatik ez?


euskaltube.com audioak | Izenburua: Euskal Herrian euskaraz | Erabiltzailea: arasanse




euskaltube.com audioak | Izenburua: guk euskaraz zu zergaitik ez | Erabiltzailea: lar



2010/05/20

Euskaraz bizi!

Hona hemen Lizarran euskararen alde eginiko iragarki deigarri bat.




Euskara kirolean

Pixka bat gaiaz aldatuta baina ildo beretik jarraituz kirolean euskararen erabilera sustatzeko egiten diren hainbat ekimenen bideo batzuk jarriko ditut, horretarako Koikili Lertxundi Athletic-eko jokalariak gai honekin duen erlazioa ikus dezakegu.


Ez ohiko kirolen webquest-a

Gorputz hezkuntza alternatiboekin jarraitzeko hemen , Ainhoa izeneko ikasle batek ez ohiko kirolen inguruan eginiko webquest bat jarriko dut.
Baliabide hau phpwebquest-en dago eta oso ondo dago ikasleentzako unitate didaktikoak prestatzeko modu dinamikoago eta entretenigarriago bat delako.


Herri kirolak

Eduki alternatiboekin jarraitzeko, oraingoan herri kiroletaz hitz egingo dut. Eduki hau ikasleen gustokoa da, batez ere telebistan ikusten dutelako eta irakaslearentzat nahiko erraza da ikasleak motibatuta edukitzea.
Hemen besteak beste txokor biltzea edota saku lasterketa bezalako jarduerak landu daitezke.
Ondoren eskola arteko herri kirol saio bat: Youtubeko bideoa




Euskal dantzak

Gorputz hezkuntzan landu daitekeen beste eduki alternatiboa bat euskal dantzak dira. Eduki honen bitartez heziketa fisikoa lantzeaz gain ikasleen arteko harremana ere lantzen da.
Badaude dantza batzuk, aulki dantza esaterako, oso aproposak direnak ikasgai honetan lantzeko.
Gai honekin erlazionatuta dagoen blog interesgarri bat (euskaldantzakgh.blogspot.com) aurkitu dut sarean eta bertan dantzaren onuraz hitz egiten da eta dantzak gorputz hezkuntzan nola landu adierazteko hainbat bideo daude ikusgai.




Abestiak

Aurreko sarreran hainbat jolas agertu dira eta beraien artean soka saltoa azaltzen izan da. Kasu hauetan, normalean erdarazko abestiak erabiltzen dira eta horri konponbidea bilatzeko hurrengo webgunean (eskolaberria.net) euskarazko abestiak aurki daitezke.





Eduki alternatiboak

Gorputz eskola alternatibo bat aurrera eramateko ezinbestekoa da baita ere edukiak ezberdinak izatea. Eduki ezberdin horie erantzuna emateko ohiko jolas herrikoiak ezin aproposagoak dira. Baina pentsatzen hasten gara eta oso jolas gutxitaz oroitzen gara. Horregatik ondoren aurkeztuko dudan webgunea oso baliagarria da: aisia.net






2010/05/13

Material alternatiboa




Gorpurz hezkuntza alternatibo bat aurrera eramateko, eduki alternatiboez gain materiala ere alternatiboa izatea ezinbestekoa da.
Gai honen inguruan gehiago jakiteko sartu hemen.


Gorputz hezkuntza alternatiboaren adibide bat

Ondorengo bideo hauek Youtubetik hartuta daude eta nahiz eta gaztelaniaz egon, gai honen espiritua oso ondo islatzen dute.
Aurreko sarreran adierazi bezala gorputz hezkuntza alternatibo bat bilatu behar dugu eta ikastetxe houetan bide onean doaz.




(Bigarren bideoa)
(Hirugarren bideoa )

2010/05/04

Gorputz hezkuntza alternatiboa

Aurreko sarreretan, ordutegi murrizketa zela eta gorputz hezkuntzako irakasleen egonezinaz hitz egin dudala probestu nahi dut gaian haratago joateko.
Denok ezagun dugu gorputz hezkuntzaren egoera nahiko berezia dela. Jende askok, eta are okerragoa dena, eskola askok ikasgai hau ordutegi betegarri bezala ikusten dute. Ikasleak erlaxatzeko modu erraz bezala ulertzen da, hau da, kirol apur bat eginez eta izerdi pixka bat botaz ikasleak gelara lasai itzul daitezen bilatzen da.
Baina hau aldatzeko ordua da. Frogatuta dago ikasgai honen bitartez ohitura osasuntsuak, elkarbizitza eta bestelako baloreak lantzen direla. Horretarako ondorengo sarreretan gorputz hezkuntza alternatibo bat proposatuko dut higienea, ohitura osasuntsuak, jolasak, jokoak, herri kirolak, euskal dantzak, ..., landuz.

Gorputz hezkuntzako ikasle onaren dekalogoa

ADITASUNA

• Azalpenak ematen diren bitartean, isilik eta adi egon behar da.
• Eskuarki, zerbait esan edo aipatzeak ez du ariketaren garapena oztopatzen. Dena dela, badira zenbait ariketa, isiltasuna eta arreta osoa eskatzen dituztenak.

ARAUDIA BETE
• Ariketa, jolas eta jokoen arauak bete behar dira

EMAITZAK ONARTU
• Irabaztea gutxienekoa dela jakinda, aldeko emaitzak behar bezala bideratu eta kontrakoak onartzen jakin behar dugu.

EKIPAMENDUA
• Gorputz heziketako saioetara beharreko ekipamendua ekarri behar da.

ALDAGELAK
• Saioaren amaieran aldageletara sartzen gara garbitzera eta ez jolastera edo denbora alferrik galtzera.

JOKOEN GORABEHERAK
• Edozein jolas edo kiroletan ari garela normaltzat jo behar ditugu suertatu litezkeen asmo txarrik gabeko jokaldi mingarriak (sarrera gogorrak, kolpeak, erorketak, ...) Egileak barkamena eskatu eta minduak barkatzen jakin behar du.

MATERIALA
• Materiala eta kirol instalazioak zaindu behar ditugu denonak dira eta.
• Materiala geuk erabiltzen dugunez geuk batu behar dugu.

INTERESA
• Interes berdina agertu behar da ariketa guztien aurrean, batzuk beste batzuk baino gusturago egiten baditugu ere.

JARRAIKORTASUNA
• Ezin da ibili saioaren dinamika behin eta berriro mozten komunerako baimena eskatuz. Beharrezkoa denean batera joaten gara guztiok ura edatera.

ERRESPETUA
• Kide guztien mugimenduzko ahalbide ezberdinak errespetatu eta guztien parte hartzea baloratzen jakin behar dugu azken emaitza kontuan izan gabe.

Informazio iturria

Euskal jolasak

Multimedia hau Slidesharetik hartuta dago eta bertan jolas mota ezberdinak agertzen dira.
JOLASAK

Aurkezpen hau anetxe-k eginda dago.


Jolasak

Issuu-tik hartuta dagoen artxibo hau aurkezpen edo multimedia bezala erabil daiteke.
Bertan jolasen funtzioa eta berauen garrantzia azaltzen da.



2010/05/03

Lehen hezkuntza: gorputz hezkuntzako ordutegia

Hona hemen, gaur egun lehen hezkuntzan gorputz hezkuntzak betetzen duen ordutegia:

Gorputz hezkuntzako ordutegia



















































AstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9:30-10:30MateInforPlastikaMateTuto
10:30-11:30GazteMusikaEuskaraIngelesaErlijioa
11:30-12:00Atsedenaldia
12:00-13:00ErlijioaMateIngelesaEuskaraGazte
13:00-15:00Atsedenaldia
15:00-15:45Gorputz hezkuntza GazteInguruInguruGazte
15:45-16:30Gorputz hezkuntza IrakurketaInguruIngguruEuskara

Gorputz hezkuntzako irakasleen greba deialdia

Youtube-tik hartutako ondoko bideo honetan SOHAT sindikatuak egindako greba deialdia ikus daiteke.


Gorputz hezkuntzako irakasleak grebara!

Orain bi urte, 2008an hain zuzen ere, gorputz hezkuntzako irakasleen mobilizazioa egon zen. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikasgai horren orduak murriztu nahi zituela eta irakasleek beraien desadostasuna agertzeko greba deialdiak egin zituzten.
Irakasleen ustetan gorputz hezkuntzari ez zaio merezi duen garrantzia ematen, beraien esanetan ikasleen garapenerako ezinbestekoa da eta garai hartan zegoen Curriculumarekin ados ez bazeuden jada, murrizketen ideiak erabaki horren aurka agertzea ondorioztatu zuen.

Albisteak:


Gaiarekin loturiko beste blog interesgarri bat



Blog honen izena garapenahf da eta bertan gorputz hezkuntzarekin loturiko zenbait gairen inguruko hausnarketak irakur ditzakegu. Besteak beste, non daude gorputz hezkuntzako irakasleak, zergatik da garrantzitsua gorputz hezkuntza edota joko kooperatiboa bultzatzen al da bezalako galderei erantzuna ematen zaiatzen da egilea.


Nire gaiarekin loturiko blog bat



Goiko blog honen izena alaibizi da eta nik aukeratu dudan gaiaren lehen zatiarekin erlazioa dauka. Bertan, jolasak baliabide entretenigarri eta eraginkor bezala aurkezten ditu.


2010/04/26

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

Teknologia berriak ikasgai honi hasiera emateko lehen hezkuntzako oinarrizko gaitasun hau landu dugu. Hemen luzatzen dut Ugaitz Arin ikaskidearekin batera egindako mapa kontzeptuala.