Mostrando entradas con la etiqueta eduki alternatiboak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta eduki alternatiboak. Mostrar todas las entradas

2010/05/20

Herri kirolak

Eduki alternatiboekin jarraitzeko, oraingoan herri kiroletaz hitz egingo dut. Eduki hau ikasleen gustokoa da, batez ere telebistan ikusten dutelako eta irakaslearentzat nahiko erraza da ikasleak motibatuta edukitzea.
Hemen besteak beste txokor biltzea edota saku lasterketa bezalako jarduerak landu daitezke.
Ondoren eskola arteko herri kirol saio bat: Youtubeko bideoa




Euskal dantzak

Gorputz hezkuntzan landu daitekeen beste eduki alternatiboa bat euskal dantzak dira. Eduki honen bitartez heziketa fisikoa lantzeaz gain ikasleen arteko harremana ere lantzen da.
Badaude dantza batzuk, aulki dantza esaterako, oso aproposak direnak ikasgai honetan lantzeko.
Gai honekin erlazionatuta dagoen blog interesgarri bat (euskaldantzakgh.blogspot.com) aurkitu dut sarean eta bertan dantzaren onuraz hitz egiten da eta dantzak gorputz hezkuntzan nola landu adierazteko hainbat bideo daude ikusgai.




Abestiak

Aurreko sarreran hainbat jolas agertu dira eta beraien artean soka saltoa azaltzen izan da. Kasu hauetan, normalean erdarazko abestiak erabiltzen dira eta horri konponbidea bilatzeko hurrengo webgunean (eskolaberria.net) euskarazko abestiak aurki daitezke.





Eduki alternatiboak

Gorputz eskola alternatibo bat aurrera eramateko ezinbestekoa da baita ere edukiak ezberdinak izatea. Eduki ezberdin horie erantzuna emateko ohiko jolas herrikoiak ezin aproposagoak dira. Baina pentsatzen hasten gara eta oso jolas gutxitaz oroitzen gara. Horregatik ondoren aurkeztuko dudan webgunea oso baliagarria da: aisia.net